Rubin Carter | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Rubin Carter |
Jaiotza | Clifton, 1937ko maiatzaren 6a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Kanada |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Toronto, 2014ko apirilaren 20a (76 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: prostatako minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | John F. Kennedy High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | boxeolaria |
Lateralitatea | orthodox stance (en) |
Altuera | 173 zentimetro |
Enplegatzailea(k) | Innocence Canada (en) |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Rubin "Hurricane" Carter (Clifton, New Jersey, 1937ko maiatzaren 6a - Toronto, Ontario, 2014ko apirilaren 20a) estatubatuar boxeolari profesional bat izan zen.
1961-1966 artean pisu ertaineko boxeolari gisa borrokatu zen. Baina 1966an, Paterson hiriko Lafayette Bar and Grill jatetxean jazotako hilketa hirukoitzarengatik poliziak bera eta John Artis adiskidea atxilotu zituen.
Hilketa leporatuta eta errugabea izan arren, bizialdi osorako hiru espetxe zigor jaso zituzten eta azkenean 20 urteko espetxealdia betearazi zioten. AEBetako afroamerikar komunitatea eta artisten babesa eta jende ugariren kanpainaren ondoren, 1985eko azaroaren 7an aske utzi zuten. Ondoren, Kanadako Toronton bizitzen ezarri, hitzaldi motibazionalak eskaini eta AIDWYC (Association in Defence of the Wrongly Convicted, "Oker Zigortutakoen Defentsarako Elkartea") erakundea sortu zuen, honetan injustuki espetxeratutako presoei babesa eman eta beren eskubideak defendatzen dira.
1975ean Bob Dylan kantautoreak Carter espetxean zela Hurricane abestia eskaini zion. 1999an bere bizitzan oinarritutako The Hurricane filma estreinatu zen, Rubin Carter boxeolaria Denzel Washington aktoreak antzeztu zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rubin Carter |