Rusiniar

Ruteniarrak
Русины

Ruteniar jantzi herrikoiak
Biztanleak guztira
75.000–85.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Hizkuntza
Ruteniera, ukraniera, eslovakiera, serbiera
Erlijioa
Greziar katoliko (gehiengoa)
Zerikusia duten beste giza taldeak

Rusiniarrak[1] edo ruteniarrak[2] (rusinieraz: Русины, Rusynŷ) ekialdeko eslaviarren etnia bat dira. XX. mendearen hasieran, Karpatoetan bizi ziren ruteniarren arbasoek ez zuten "ukrainar" etnonimoa onartu. Gobernu batzuek, berriz, ez zuten "ruteniar" endonimoa aintzat hartu.[3]

Gehienak Behe Karpatoetako Rutenian bizi dira: sartaldeko Ukraina, ipar-ekialdeko Eslovakia eta hego-ekialdeko Polonia artean dagoen eskualde menditsuan. Egun, Eslovakiak, Poloniak, Hungariak, Txekiar Errepublikak, Serbiak eta Kroaziak rusiniarrak gutxiengo etniko ofizial moduan aintzat hartzen dituzte.[4]

  1. «Europa Erdialdeko kurduak» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).
  2. Berria. Estilo Liburua: Eslovakia. .
  3. Magocsi, Paul Robert. (1995). The Rusyn Question. in: Political Thought. 2-3.
  4. «Ukraine’s ethnic minority seeks independence» Russia Today 2008-12-12.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy