SESBeko futbol selekzio nazionala Asia eta Europa artean zabaltzen zen herrialde haren futbol gizonezko talde nagusia izan zen. FIFAk Errusiako futbol selekzio nazionala hartzen du Sobietar Batasunekoaren jarraipen gisa eta hari esleitzen dizkio honen estatistikak, baina ezin da ahaztu Sobietar Batasuneko selekzioan Errusiatik kanpoko jokalari askok hartu zutela parte, gehienbat Ukrainakoek.
Oleg Blokhin izan zen partida gehien jokatu zituen jokalaria (112), bai eta gol gehien sartu zituena ere (42).
Azken partida Larnacan (Zipre) jokatu zuen, 1991ko azaroaren 13an, eta 0-3 irabazi ziron Zipreri.