Saccharomyces | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Saccharomycetes |
Ordena | Saccharomycetales |
Familia | Saccharomycetaceae |
Generoa | Saccharomyces (E.C. Hansen 1838) Meyen
|
Saccharomyces generoa legamia mota bat da, onddoen erreinuko bizidun mikroskopikoa, beraz. Legami honek hainbat gluzidoren hartzidura burutzen du, karbono dioxidoa eta etanola sortuz. Hartzidura horiek garrantzi handia dute ardoa, ogia edo garagardoaren ekoizpenean, besteak beste.
Saccahromyces cerevisiae da legamien genero horren ordezkaririk ezagunena. Saccharomyces bayanus eta Saccharomyces boulardii dira genero honen beste espezie batzuk.