Saiakuntza (probabilitate teoria)

Probabilitate teorian, zorizko saiakuntza edo saiakuntza erabat aurresan ezinezko hainbat emaitza edo gertakizun ezberdin izan ditzakeen ekintza edo fenomenoa da, betiere lagin espazioa edo emaitza posibleen multzoa erabat ezaguna eta hasierako baldintzak berdinak izanik. Adibidez, txanpon baten jaurtiketa zorizko saiakuntza bat da, ezin baita aurresan zein emaitza (aurpegiko edo gurutzeko) suertatuko den.

Eztabaidatua da zorizko saiakuntza edo fenomenoak benetan existitzen diren. Adibidez, txanpon bat jaurtitzean, jaurtiketa definitzen duten parametro guzti guztiak (altuera, indarra, norabidea, ...) zehatz-mehatz ezagunak balira, txanponaren emaitza erabateko ziurtasunez aurresaterik egongo litzateke. Praktikan ordea, ezinezkoa da erabateko ezagutza izatea fenomeno bat eragiten duten faktore guzti guztiei buruz eta ezjakintasun hau da zientzia zoria sortzera bultzatu duena. Zoriaren existentzia ukatzen duen jarrera zientifikoari determinismo deritzo.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in