Saliar dinastia

Saliar dinastia

Saliar dinastia (alemanez: Salier), frankoniar dinastia izenez ere ezaguna, franko salioen errege-leinua izan zen (1024-1125). Konrado II.a lehen saliar enperadoreak (1024-1039) Burgundiako erresuma jarri zuen bere agintepean eta Henrike III.ak eraman zuen inperioa bere gorenera (1039-1056). Nikolas II.a eta Gregorio VII.a Aita Santuak enperadorearen aginpidetik kanpora hasi ziren jarduten eta tirabira horien ondorioz, 1076-1122 bitarteko urteetan luzatu zen Inbestiduretako gerra.

Wormsko konkordatuaren arabera (1122), Aita Santuaren eta enperadorearen aginte-eremuak bereizi ziren eta elizak, munduko arazoei buruzko aginte-maila neurri batean galdu arren, inperioa erlijio eta etika gaietan bere mende izatea lortu zuen. Inbestiduren auziaren garaian hasi ziren Italiako hiriak inperioaren aurkako borrokan.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in