Salto (Uruguai)

Salto
Salto
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Uruguai
Uruguaiko departamendua Salto departamendua
Izen ofizialaSalto
Jatorrizko izenaSalto
Posta kodea50000
Geografia
Koordenatuak31°23′18″S 57°57′38″W / 31.3883°S 57.9606°W / -31.3883; -57.9606
Map
Altuera48 m
Demografia
Biztanleria124.878 (2011)
Informazio gehigarria
Sorrera1756
Hiri senidetuakSalto (en) Itzuli, Goya (en) Itzuli, Penafiel, Palenque (en) Itzuli eta Putla Villa de Guerrero (en) Itzuli
salto.gub.uy

Salto, garai batean Salto Oriental deitua, Salto departamentuko hiriburua da, Uruguain. Montevideotik 498 kilometrora dago (1 eta 3 errepideak), Uruguai ibaiaren ertzean, Concordia argentinar hiriaren parean, zeinekin lotura historiko hertsia duen, bien artean errepidea eta trenbidea baitago Salto Grande izeneko urtegiaren gainetik. Salto izenaren jatorria, Salto Grande presa egin aurretik, Uruguai ibaian toki horretan egiten zuen jauzi zabalean dago, guaraniek Ytú deitzen zutena.

Hiriaren erdigunea Salto Grande presatik eta urtegitik 18 kilometrora dago. 3. errepidea da Salto eta herrialdea lotzen dituen errepide nagusia. Saltoko nazioarteko aireportua hiritik 3 kilometro hegoaldera dago.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in