San Andres faila

San Andres faila
Datu orokorrak
MotaFaila
Luzera1.287 km
EponimoaSan Andreas Lake (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak35°07′00″N 119°39′00″W / 35.116667°N 119.65°W / 35.116667; -119.65
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
San Andres failaren mapa. Geziek plaka tektonikoen mugimendua erakusten dute.

San Andres faila edo San Andresko faila Ipar Amerikako eta Ozeano Bareko plaken artean dagoen faila transformatzaile (bereizten dituen plaka tektonikoek mugimendu horizontala dute) bat da. Ipar Amerikako plaka ipar ekialderantz mugitzen da eta Ozeano Bareko plaka hego mendebalderantz. Faila gutxi gorabehera 1.300 kilometro luze eta 16 kilometro sakon da[1].

Failak Kalifornia zeharkatzen du (Mexikoko Kalifornia Beherea estatua eta Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornia estatua). Kaliforniako Desert Hot Springs, San Bernardino, Wrightwood, Palmdale, Gorman, Frazier Park eta Paly hiriak zeharkatzen ditu[2]. San Andresko faila ikusgarria da Carrizo Plain (San Luis Obispo konderrian) eta Olemako bailara (Marin konderrian) bezalako basamortuko eremuetan.Oso faila ezaguna da, lurrikara handiak sortu dituelako eta lurrikara horiek kalte ugari eragin dituztelako.

  1. https://historiaybiografias.com/falla_andres
  2. (Gaztelaniaz) «Todo lo que debes de saber sobre la falla de San Andrés» EL DEBATE (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy