San Petri eliza (Antakya)

San Petri eliza (Antakya)
Kokapena
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaHatay probintzia
Koordenatuak36°12′34″N 36°10′41″E / 36.20936°N 36.17806°E / 36.20936; 36.17806
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaPetri
Erlijioakristautasuna
Erabileramuseoa
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(iii) eta (vi)
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

San Petri eliza (arameraz: Knisset Mar Semaan Kefa; turkieraz: Aziz Petrus Kilisesi) edo San Petri haitzuloa Antiokiatik gertu dagoen Starius mendiko harkaitz-eliza da. 13 metroko sakonera eta 7 metroko altuera ditu. Kristautasun primitiboan biltoki bezala erabilia zuten, eta lehen elizetako bat bezala hartzen dute. Apostoluen Eginetan (11 25:27), Antiokian San Paulo eta San Bernaberen predikazioa deskribatzen dute, hiri horretan erabili zela lehen aldiz "kristau" izendapena adieraziz. Tradizioak San Petri Antiokiako elizaren sortzailetzat jotzen du, eta haitzulo hau gurtzarako lehen lekutzat.

Eraikuntzaren zatirik antzinakoenak IV. edo V. mendekoak dira (mosaikozko zoruak eta freskoen aztarnak aldarearen eskuinaldean). Tunel bat du eta, behar izanez gero, larrialdietarako irteera gisa erabil zitekeela uste dute. Gertuko iturburuetatik, bataioa egiteko balio zuen ur-hodi bat egin zen, mirarigarritzat jotzen dena. Duela gutxiko lurrikarek ur-hodiak hondatu dituzte.[1]

Gurutzatuek Antiokia hartu zutenean (Lehen Gurutzada, 1098), eliza metro batzuk handitu eta fatxada eraiki zituzten. 1863an, kaputxinoek fatxada zaharberritu zuten, Pio IX.a Aita Santuaren aginduz eta Napoleon III.a enperadorearen ekarpenei ezker. Elizaren ezkerraldean, aurretik fatxadan zegoen kolomadiaren hondakinak jarri zituzten.

San Petriren jaialdia Antiokian otsailaren 21ean ospatzen dute. 1932an, bertan, marmolean zizelkatutako santuaren irudia kokatu zuten.

Elizaren ataria hilerri bezala erabili zuten mendeetan zehar. Eliza barruan ere ehorzketak egin zituzten, batez ere aldarearen inguruan.

Gaur egun, agintariek museo bezala kudeatzen dute, noizbehinka, baimenarekin gurtza zeremoniak ospatzea baimentzen duten arren.

  1. (Ingelesez) Fant, Clyde E.; Reddish, Mitchell Glenn. (2003). A guide to biblical sites in Greece and Turkey. , 149 or..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in