San Salvador

Artikulu hau El Salvadorko hiriburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Salvador (argipena)».
San Salvador
hiri handia
Administrazioa
Herrialdea El Salvador
EstatuaSLV
DepartamenduaSan Salvador
AlkateaMario Edgardo Durán Gavidia (en) Itzuli
Izen ofizialaSan Salvador
Geografia
Koordenatuak13°41′56″N 89°11′29″W / 13.699°N 89.1914°W / 13.699; -89.1914
Map
Azalera72 km²
Altuera658
Demografia
Biztanleria316.090 (2007)
0 (2007)
Dentsitatea4.375 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1525
Ordu eremuaUTC−06:00
Hiri senidetuakTaipei, Caracas, Montreal, Mexiko Hiria, Madril, Santo Domingo, Washington eta Monterrey
http://www.sansalvador.gob.sv

San Salvador El Salvadorreko hiriburua eta hiri handiena da. Errepublikako finantza, merkataritza eta industria gune nagusia da. 2017an hiriak 316.090 biztanle zituen,[1] eta 1.767.102 biztanle metropoli eremu osoak.

Hiriaren lehen fundazioa 1525ean izan zen, baina 1528an berriro sortu zuten beste toki batean, eta 1545ean egungo tokira mugitu zuten. Merkataritza zentro garrantzitsua izan zen espainiarren kolonizazioan, anilaren nekazaritzari esker. XIX. mendearen hasiera Espainiaren aurkako bi altxamendu izan ziren hirian. Kafearen nekazaritza garatu ondoren, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, San Salvadorreko azpiegiturak garapen nabarmena izan zuen.

Jarduera sismiko handiko kokagune batean dagoenez, lurrikara eta erupzio asko pairatu ditu historian zehar. Hala ere, beti berreraiki dute toki berean, eta arrisku gutxiko beste guneren batera lekualdatzeko saiakerak izan diren arren, El Salvadorreko hiri nagusia bihurtu da.

  1. Datos del Municipio – Gobierno de San Salvador, sansalvador.gob.sv

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in