Sardexka alde batean kirtena eta bestean hortz puntadunak (eskuarki hiru edo lau) izaten dituen tresna da. Janaria zulatzeko, atxikitzeko edo garraiatzeko erabiltzen da, batez ere janariak prestatzeko eta ahora eramateko helburuarekin; zehazki, erabilera ohikoena da janaria ahora eramatea, edota janari puska bati eustea puska hori prestatzen edo mozten dugun bitartean. Lehenengo aldiz Mendebaldeko Europan erabili zen.[1][2][3] Hala ere, gaur egun mundu osoan erabiltzen da.
Hainbat sardexka mota dago, erabileraren arabera. Adibidez: haragietarakoa, arrainetarakoa edo azkenburukoetarakoa.