Sarraskia gizaki askori bizia kentzea da. Gerra garaian, estatu terrorismoko —edo "gerra zikin"eko— eta terrorismoko erasoaldietan, multzo horiek pertsona ugarik osatuta egon litezke. Sarraskien biktimak maiz errepresaliatuak izaten dira, beren pentsamolde politikoak, erlijiozko sinesmenak, etnia edota arraza direla eta.
Sarraski baten definizioa lausoa den arren, orokor har biktimen eta eraileen arteko botere desoreka dagoen egoeretan erabiltzen da.