Sarrazeno

Sarrazenoak, XV. mendeko grabatua.

Sarrazeno, Erdi Aroko Europa kristauan, musulmanak izendatzeko erabiltzen zen hitz generikoa da. Lehenago, Antzinako Erroman, idazle klasiko batzuek sarrazeno (antzinako grezieraz: Σαρακηνός, sarakenós; latinez: sarraceni) hitza, Sinaiko penintsulan bizi zen tribu arabe bat izendatzeko baliatu zuten[1].

  1. Saracen. in: 2015 Encyclopædia Britannica. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2015-10-29).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in