Satraperria edo satrapia satrapa batek gobernatutako probintzia persiar bat zen. Gobernu forma hau Persiar Inperioan sortu zen Akemenestarren garaian, baina geroago ere aplikatu zen, hala nola, Sasandarren agintean eta Alexandro Handiaren eta bere ondorengo heleniar erresumetan. [1]
Herodotoren arabera, probintzia mota hau jaio zen Dario I.a erregeak bere inperioa 20 satraperritan banatu zuenean.