Science

Science
LaburduraScience
Motaaldizkari zientifiko, aldizkari akademiko, aldizkari eta aldizkako argitalpen
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1880
Hizkuntzaingeles
Argitaratze lekuaNorthern America (en) Itzuli
ArgitaletxeaZientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Gai nagusiazientzia
Historia
ErredaktoreakHolden Thorp (en) Itzuli, Jeremy M. Berg (en) Itzuli, Marcia McNutt (en) Itzuli, Bruce Alberts, Donald Kennedy (en) Itzuli, Floyd E. Bloom (en) Itzuli, Daniel E. Koshland, Jr. (en) Itzuli, Philip Abelson (en) Itzuli, Graham DuShane (en) Itzuli, Howard Meyerhoff (en) Itzuli, George Alfred Baitsell (en) Itzuli eta James McKeen Cattell (en) Itzuli
Identifikadoreak
ISSN0036-8075 eta 1095-9203

science.org
Facebook: ScienceMagazine Twitter: ScienceMagazine Mastodon: sciencemagazine@sciencemastodon.com Instagram: sciencemagazine Youtube: UCv0aU2eKry3kdSTnFa8QAWA Edit the value on Wikidata

Science (euskaraz: «Zientzia»), Science Magazine izenaz ere ezaguna,[1] American Association for the Advancement of Science (AAAS) [2] Zientziaren Aurrerapenerako Amerikar Elkartearen zientzia-aldizkaria da, parekoen ebaluazioa duena, eta munduko zientzia-aldizkarien artean onenetako bat. [3] Lehendabizi 1880an argitaratu zen, eta gaur egun astero kaleratzen da, ingelesez, 130.000 harpidedunentzat. Kontuan hartuta harpidetza instituzionalak eta online edizioa, kalkulatzen da 570.000 irakurle dituela.

Aldizkariaren helbururik behinena da argitaratzea ikerketa-lan original inportanteak eta zientzia-kritikak, baina argitaratzen ditu zientziarekin lotutako albisteak ere, baita iritziak politika zientifikoaz eta beste gai batzuez ere, zientziaren eta teknologiaren inplikazioez kezkatuta daudenen interesekoak. Zientzia-aldizkari gehienak ez bezala, zeinak zentratzen baitira eremu berezi batean, Science aldizkariak (Nature bere lehiakideak bezala) lantzen du zientzia-diziplina eremu zabala. Journal Citations Report txostenaren arabera, 2015ean Science aldizkariaren inpaktu-faktorea 34.661koa zen.

Zientziaren Aurrerapenerako Amerikar Elkartearen zientzia-aldizkaria den arren, Science aldizkarian argitaratzeko ez da beharrezkoa elkarteko kidea izatea. Onartzen dira mundu guztiko lanak. Hala ere, bertan argitaratzeko lehia izugarria da, hor argitaratzen diren artikuluak oso aipatuak direlako, eta horrek eragina izan lezakeelako egilearen aurrerapen profesionalean. Aldizkarian jasotako artikuluen %7 baino ez dira argitaratzen.

Science Washington D.C.n kokatzen da, AEBetan, baina bulegoak ditu Cambridge hirian ere, Ingalaterran.

  1. «Science Magazine (@sciencemagazine) | Twitter» twitter.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  2. (Ingelesez) «News» AAAS - The World's Largest General Scientific Society (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
  3. (Ingelesez) Lemonick, Michael D.. (2011-03-07). «Alien Life Discovered in a Meteorite! Or Maybe Not» Time ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy