Scilly uharteak

Scilly uharteak

St Martin's uhartea
Bertako izenaIsles of Scilly
Syllan
Geografia
KokapenaItsaso Zeltikoa
Uharteak deneraBiztanleekin 5 eta beste 140 jenderik gabe
Uharte nagusiakSt Mary's, Tresco, St Martin's, Bryher eta St Agnes
Azalera16,03 km2
Politika
Herrialdea Erresuma Batua
EstatusaSui generis unitarioa
HiriburuaHugh Town
Hiri populatuenaHugh Town
Hiri populatuenaren biztanleria1.068
BuruzagiaJulia Day
Gizartea
Biztanleria2.100
Talde etnikoak%97,3 britainiar kaukasiarrak, %2,4 atzerriko kaukasiarrak eta %0,3 beste talde etniko batzuenak [1]

Scilly uharteak (ingelesez: Isles of Scilly; kornubieraz: Ynysek Syllan) Kornualles herrialde edo konderriko mendebaldeko kostaldean dagoen uharte multzoa da, Erresuma Batuako hego-mendebaldeko muturrean dagoelarik. Bertakoek edo uhartetarrek uharteei Scillonia izendapenaz deitzen diete. Beren azalera osoa 16,33 km²-koa da eta Itsaso Zeltikoaz (kornubieraz: Mor Keltek) inguraturik dago.

Ohitura edo usadioz uharte hauek eta Kornuallesko muturrik mendebaldekonea den Land´s End itsas-muturrak, bai eta Bretainiako Ouessant uharteak (Finisterreko frantziar departamentuan) Erresuma Batuako, Frantziako nahiz Mantxako kanaleko muturrik mendebaldekoenak izan dira, hau da, Finisterraea edo Lurraren Amaiera, handik aurrera Ozeano Atlantikoa eta Itsaso Ezezaguna hasten baitzen.

  1. neighbourhood.statistics.gov.uk

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy