Scott Pilgrim vs. the World (euskaraz: «Scott Pilgrim guztien kontra») 2010eko akzioko eta komediazko pelikula bat da. Edgar Wrightek pelikula ko-idatzi, ekoiztu eta zuzendu zuen, Bryan Lee O'Malleyren Scott Pilgrim komiki serietan oinarrituta. Pelikulan, Scott Pilgrim (Michael Cera), musiko kanadar bat, bere ametsetako neska ezagutzen du, Ramona Flowers (Mary Elizabeth Winstead). Ramonaren maitasuna lortzeko, Scottek Ramonaren mutil-lagun ohi maltzurren aurka borrokatu behar du.
Lehengo komiki alea argitaratu ostean, pelikula egitea planteatu zen. Wright proiektuan interesatu zen eta filmaketa 2009ko martxoan hasi zen Toronton. Scott Pilgrim vs. the World San Diegoko Komiki konbentzio internazionalean egindako konferentzia baten ostean proiektatu zuten lehengo aldiz [1]. 2010eko abuztuaren 13an estreinatu zen Amerikako Estatu Batuetan eta 2010eko azaroaren 12an Espainian. [2]
Pelikula Amerikako Estatu Batuko txartel-leihatiletan bosgarren postuan geratu zen bere lehengo asteburuan, 10,5 milioi dolarrekin. Oso kritika positiboak lortu zituen zinema kritikoen eta komikiaren zaleen partetik, [3] baina hori ez zen izan nahikoa arrakastatsua izateko. Amerikako Estatu Batuetan, guztira, 31.5 milioi dolar lortu zituen, eta kanpoko merkatuan 16 miloi dolar. [4] [5]
Dena den, pelikulak zabalpen handiagoa izan zuen etxeko salmentetan eta gaur egun kultuzko pelikula bat bilakatu da. [6][7]