Secundino Zuazo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Secundino Zuazo Ugalde |
Jaiotza | Bilbo, 1887ko maiatzaren 21a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1970eko uztailaren 11 (83 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Unibertsitate Zentrala |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Instituto de Estudios Madrileños (en) San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Euskal Artisten Elkartea |
Secundino Zuazo Ugalde (Bilbo, Bizkaia, 1887ko maiatzaren 21a – Madril, 1970eko uztailaren 11a) euskal herritar arkitekto eta hirigile arrazionalista zen.
Ikasketak Madrilen egin eta 1913an diplomatu zen. 1920an International Congress on House Construction and Urban Planning biltzarrera joan zen Londresera, etxebizitzaren arazoa eta hiri handien plangintza gai garrantzitsutzat zituelako. 1925ean Exposition Internationale des Arts Décoratifs et Industriels Modernes erakusketan parte hartu zuen Parisen. Han arkitekto holandar garaikideak topatu zituen, adreilua erabiltzen zutenak holandar tradizioari jarraiki baina guztiz modu berrian erabiliz. Hurrengo urteetan maiz joan zen Holandara eta askotan elkartu zen Amsterdamgo Eskolako kideekin. Espainiako Gerra Zibilean Parisera erbesteratu zen eta Espainiara itzuli zenean Las Palmas Kanaria Handikoan egon zen zigortua 1939-42 artean.