Secure Digital

SD logoa
SD logoa
SD, miniSD eta microSD txartelak
(goitik behera)

Secure Digital (SD) memoria ez hegazkordun flash motako memoria txartel bat da, telefono adimentsu, argazki kamera digital, ordenagailu eramangarri, GPS nabigazio gailu, bideo-joko kontsola eta tableta bezalako gailu eramangarrietan era zabalean erabiltzen dena. Egoera solidoko biltegi familia bat da.

Secure Digital estandarra SanDisk, Panasonic eta Toshibak garatu zuten, eta 1999an sartu zen MultiMediaCard (MMC) memoria txartelen hobekuntza bezala. Estandarra hainbat fabrikatzaileen partehartzea duen SD Associationek (SDA) mantentzen du. SD teknologiak 400 marka baino gehiagotan erabili dira, dozenaka produktu kategoriatan eta 8.000tik gora modelotan.

Secure Digital formatua lau txartel familiaz osatzen da, hiru tamainatan aurkitu daitezkeelarik. Lau familiak Standard-Capacity (SDSC) originala, High-Capacity (SDHC), eXtended-Capacity (SDXC), eta datu biltegiarekin sarrera/irteera funtzioak konbinatzen dituen SDIO familiak dira. [1] [2] [3] Tamainak SD originala, miniSD eta microSD tamainak dira, azken tamaina hau telefono adimentsu eta tabletatan oso erabilia delarik. Adaptadore pasiboen bitartez txartel txikiagoak erreten handiagoan erabil daitezke, microSD txartela SD erretenean adibidez.

SDAk erregistratuko hainbat logo erabiltzen ditu, espezifikazioak eta konpatibilitatea betetzen direla ziurtatzeko asmoarekin.[4]

  1. (Ingelesez) Capacity (SD/SDHC/SDXC). SD Association. (2015eko apirilaren 5ean ikusia).
  2. (Ingelesez) About SDXC/micro SDXC. SD Association. (2015eko apirilaren 5ean ikusia).
  3. (Ingelesez) SDIO. SD Association. (2015eko apirilaren 5ean ikusia).
  4. (Ingelesez) Using SDXC Memory Cards is Easy. YouTubeko bideoa. 2010-06-22. (2015eko apirilaren 5ean ikusia).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in