Sega-poto

Sega-potoa

Sega-potoa, halaber opotsa, segarria gordetzeko ontzi txikia da, zurez edo adarrez egina. Segarria, hau da, sega zorrozteko harria, ondo erabili ahal izateko, bustita edo hezetuta egon behar du; horregatik, sega-potoan segarriak uzten duen tartea urez edo belarrez betetzen da.

Lagunarteko hizkeran, sega-potoa esaten zaio telefono mugikorrari.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy