Sei Eguneko Gerra

Sei Eguneko Gerra
Arabo-israeldar gatazka
Data1967ko ekainaren 5etik 10era
LekuaEkialde Ertaina
EmaitzaIsraeldarren garaipena
Lurralde-aldaketakIsraelek Gazako zerrenda eta Sinai penintsula hartu zizkien Egiptori; Zisjordania, Jordaniari; eta Golan, Siriari.
Gudulariak
 Israel  Egipto
Siria
 Jordania
Irak
Indarra
50.000
300 hegazkin
800 tanke
Egipto: 240.000
Siria, Jordania eta Irak: 307.000
957 hegazkin
2,504 tanke
Galerak
776-983 hildako:
4.517 zauritu
15 atxilotu
Egipto 10.000-15.000 hildako, zauritu; 4.338 atxilotu
Jordania 700-6.000 hildako; 533 atxilotu.
Siria 1.000 hildako, 367 atxilotu.
Irak - 10 hildako, 30 zauritu

Sei Eguneko Gerra (hebreeraz: מלחמת ששת הימים‎Milhemet Sheshet Ha‑Yamim; arabieraz: حرب الأيام الستة‎ħarb al‑ayyam as‑sitta), edo 1967ko Arabo-Israeldar Gerra edo Arabo-Israeldar Hirugarren Gerra izenez ezaguna, Israelen, alde batetik, eta Egipto, Jordania, Irak eta Siriaren, bestetik, arteko guda izan zen, ekainaren 5 eta 10aren artean egina.

Egiptok Nazio Batuen Erakundeko Larrialdietako Indarra Sinaiko penintsulatik botatakoan eta Israelgo itsasontzientzat Tirango itsasartea blokeatutakoan, Israelek Egiptoko hegazkineriari eraso egin zion, haien eraso zuzenaren beldurrez. Jordaniak, orduan, Jerusaleni eta Netanyari eraso egin zien.

Gerra bukatutakoan, Israelek Gazako zerrenda, Sinaiko Penintsula, Golan eta Zisjordania hartu zituen mendean. Ondorio horien eraginak egungo geopolitikan ere nabariak dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in