Sei Nazioen Txapelketa

Sei Nazioen Txapelketa
Six Nations Championship
KirolaErrugbia
Sorrera urtea1883
PartehartzaileakEskozia
Frantzia
Gales
Ingalaterra
Irlanda
Italia
Aurtengoa 2024ko txapelketa
Palmaresa
Ingalaterra Ingalaterra29 Txapelketa
Gales Gales28 Txapelketa
Frantzia Frantzia18 Txapelketa
Irlanda Irlanda16 Txapelketa
Eskozia Eskozia15 Txapelketa
Italia Italia0 Txapelketa
Beste sari batzuk
Slam Nagusia
Koroa Hirukoitza
Kalkuta Kopa
Zurezko koilara
Webgunea
Sei Nazioen Txapelketako webgunea

Sei Nazioen Txapelketa Europako errugbi txapelketarik ezagunena da. Urtero jokatzen da otsaila eta martxoan, eta Ipar Hemisferioko talde nazionalik onenek hartzen dute parte.

1883 urtean izan zuen lehen ekitaldia. 1940tik 1999 arte, Bost Nazioen Txapelketa izena izan zuen,[1] Britainiar uharteetako lau taldeez gain, Frantziak ere parte hartzen baitzuen. 2000 urtean Italia gehitu zitzaien eta geroztik sei naziok jokatzen dute txapelketa: Ingalaterrak, Eskoziak, Irlandak, Galesek, Frantziak eta Italiak[2]. Irlandako selekzioan Ipar eta Hegoaldeko jokalariek batera jokatzen dute, horregatik, taldearen ikurra lau probintzia bateratuen bandera da.

Gizonezkoen Sei Nazioen Txapelketaz gain, emakumezkoen eta gazteen (20 urtez azpitik) txapelketak ere daude, geroago sortu zirenak. Emakumezkoen artean Espainiak jokatu zituen lehen ekitaldiak baina 2007tik aurrera Italiak haren tokia hartu zuen.

  1. Godwin, Terry. (1984). The International Rugby Championship 1883-1983. Londres: Willows Books ISBN 000218060X..
  2. Henri Garcia, "La fabuleuse histoire du rugby", Minerva, 2004, ISBN 2-8307-0782-6

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy