Seljuktar Inperioa دولت سلجوقیان Dawlat-i Saljūqiān Büyük Selçuklu Devleti الدولة السلجوقية) | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1037 – 1194 | |||||||||||||||||||||||
Monarkia | |||||||||||||||||||||||
Seljuktar Inperioaren zabalera handiena, 1092 inguruan. | |||||||||||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||||||||||
Hiriburua | Nishapur Shahr-e-Rey Ispahan | ||||||||||||||||||||||
Kultura | |||||||||||||||||||||||
Hizkuntza(k) | Persiera Arabiera Oghuz turkiera | ||||||||||||||||||||||
Erlijioa | Islam sunita | ||||||||||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||||||||||
Tugrul Begek inperioa sortu zuen | 1037 | ||||||||||||||||||||||
Kuarezmiar Inperioak ordezkatu zuen[1] | 1194 | ||||||||||||||||||||||
|
Seljuktar Inperioa[2][3] (turkieraz: Büyük Selçuklu Devleti, persieraz: دولت سلجوقیان, arabieraz: الدولة السلجوقية) Erdi Aroko turko-persiar[4][5][6] inperio sunia izan zen, oghuz turkiarren qynyq adarrak sortua.[7] Inperioaren mugak Hindu Kushetik ekialdeko Anatoliara eta Erdialdeko Asiatik Persiar golkora zihoazen. Aral itsasoan bere jaioterrian sortuak, seljuktarrek hasieran Khorasan gero Persia eta, azkenean, ekialdeko Anatolia konkistatu zituzten.
Lehenengo enperadorea Tugrul Beg izan zen, 1037an. Seljuktarrek Ekialdeko mundu islamiarra batzea lortu zuten eta paper garrantzitsua jokatu zuten Lehen eta Bigarren Gurutzadetan. Oso persiartuak bai kulturaren bai hizkuntzaren aldetik, seljuktarrek paper garrantzitsua jokatu zuten turko-persiar ohituren jatorrian.