Senez (aldizkaria)

Aldizkaria Senez
Sortze urtea 1984
Mota Itzulpengintza
Saltzen zen lurraldea Euskal Herria
Editatzen zen hiria Donostia
Hizkuntza Euskara
Maiztasuna Urtebetekaria
Aleak 47 (2017an)
ISSN 1132-2152
Argitaletxea EIZIE
Zuzendaria Karlos del Olmo

Senez euskarazko itzulpen-aldizkaria da. Urtean behin kaleratzen da, baina ale bereziak edo monografikoak ere plazaratu izan ditu. Argitaratzailea Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea da (EIZIE).[1] Martuteneko Itzultzaile Eskolak 1984. urtean sortu zuen, eta EIZIE sortu zenean elkarte honi pasa zion ardura.[2]

Aldizkariak itzulpen-teoriarekin, pragmatikarekin eta euskal itzulpengintzarekin lotura duten gaiak lantzen ditu, batez ere euskaratik eta euskarara itzultzearen gaineko gogoetei eta esperientziei dagokienez. Ikerketa-gaiak eta profesionalen esperientziak edo kezkak izaten dira artikuluen gaiak.

1984an argitaratu zen lehenengo aleko artikuluen egileak hauek izan ziren: Xabier Mendiguren, Koro Navarro, Iñaki Zubizarreta, Jose Ignazio Berasategi, Imanol Tapia, J. Naberan, Begoña del Teso, Martxel Aizpurua, Jesus M. Zabaleta, Gotzon Egia, Klaudio Harluxet,eta Aintzane Ibarzabal.[3]

  1. «SENEZ itzulpen aldizkaria - EIZIE» www.eizie.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-15).
  2. itzulpengintza Euskal Herrian Auñamendi entziklopedia
  3. «Senez 1 (1984) - EIZIE» www.eizie.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-15).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in