Sense and Sensibility (euskaraz Zentzua eta Sentiberatasuna) 1995eko Ang Lee taiwandar zinema zuzendariak zuzendu eta Emma Thompson aktore eta zinema gidoilariak idatzitako amodio eta drama film bat da. 1811ko Jane Austen idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Emma Thompson, Alan Rickman, Kate Winslet eta Hugh Grant aktoreek antzeztu zuten.
Emma Thompsonek gidoian jatorrizko eleberriaren ahalik eta xehetasun gehien biltzen saiatzeari esker, Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Emma Thompson) irabazi zuen. Gainera, Oscar Sarietarako beste sei izendapen ere jaso zituen. Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartzaren saria irabazi zuen. Bestalde, BAFTA Sari izendapen ere jaso zituen.