Serpentine | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | aintzira |
Luzera | 1,2 km |
Zabalera | 0,183 km |
Azalera | 0,11 km² |
Sakonera | 5,3 m |
Bolumena | 393.700 m³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°30′19″N 0°10′10″W / 51.505277777778°N 0.16944444444444°W |
Kokapena | Hyde Park |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Westminster Hiria |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Serpentine Erresuma Batuko hiriburu Londresen erdian dagoen Hyde Parkeko aintzira bat da. 1730ean eratu zen, Jurgi II.a Erresuma Batukoaren emazte Karolina Brandeburgo-Ansbachekoa erreginak garai hartan parkean zortzi aintzira txiki eratzen zituen Westbourne ibaian presa bat eraikitzea agindu zuenean. Gaur egun, baina, aintzira, Tamesis ibaitik ponpatutako urez hornitzen da. Izan ere, Westbourne ibaiaren kutsadura dela eta, ibai horretatik aintzirara ura ponpatzeari utzi zioten 1834an.
Aintzirak bere izena bere forma kurbatuagatik jaso du, suge batenaren antzekoa baita. Aintziran basa fauna bizi da, besteak beste beltxarga, ahate eta antzarak. Serpentine Arte Galeria oso gertu dago, Kensington Lorategietan, eta Diana Spencer printzesaren omenezko iturria ere gertu dago, Hyde Parken.
Aintziran badira aloka daitezkeen arraunezko txalupak, bai eta igeri egiteko gune bat ere. Urteberri egunean, aintzira izoztua dagoenean, izotza apurtu eta bainuzale ausartei ur hotzetan igeri egiteko aukera ematen zaie.
2002an, zenbait herrialdetako taldeek, World Rowing Sprints deritzon arraunezko txalupen lehiaketan parte hartu zuten, Serpentine aintziran, gutxi gorabehera 500 metroko distantzia batean.