Sevillako bizargina

Sevillako bizargina
Jatorria
Sorrera-urtea1816
Argitaratze-data1815
Estreinaldi-data1816ko otsailaren 20a
IzenburuaIl barbiere di Siviglia
Jatorrizko herrialdeaItalia
Ezaugarriak
Genero artistikoaOpera bufoa eta opera
Hizkuntzaitaliera
Zatiak2 ekitaldi
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaThe Barber of Seville (en) Itzuli
LibretistaCesare Sterbini
Bestelako lanak
MusikagileaGioacchino Rossini
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSevilla

IBDB: 10430
IMSLP: Il_barbiere_di_Siviglia_(Rossini,_Gioacchino) Allmusic: mc0002370808 Edit the value on Wikidata


Sevillako bizargina[1][2] (italieraz: Il barbiere di Siviglia) bi ataletan banatutako opera bufoa da, Gioachino Rossinik idatzitakoa, Cesare Sterbiniren libretoaren gainean, Pierre-Augustin de Beaumarchais frantziarraren izen bereko komedian oinarrituta. Egile berarena da Figaroren ezteiak, Wolfgang Amadeus Mozartek azken honi buruz ere opera bat idatzi zuelarik. Aurretik ere, gai bereko lanak idatzi ziren, Giovanni Paisiello eta Nicolas Isouardenak kasu. Paisielloren opera, denbora batez, Rossinik idatzitakoari gailendu zitzaion arren, bakarrik azken honek jasan izan zuen denboraren igaroa, eta, gaur egun, oraindik, operatako lan garrantzitsuenetako bat da. Argentina Antzokian estreinatu zen, Erroman, 1816ko otsailak 20an.

Geltrude Righetti Giorgi kontraltoa, Rosinaren papera egin zuen lehena izan zen, eta Almaviva kondearena, berriz, Rossinik berak, Manuel del Pópulo Vicente García tenore espainiar handiari eman zion.

Rossinik oso denbora laburrean idatzi zuen, operaren kontratua, estreinatu baino bi hilabete lehenago soilik sinatu baiten. Handik urte askotara, Rossinik, hamahiru egunetan amaitu zuela zioen. Baina litekeena da Figaroren gaiari jada buelta asko eman izana, opera idazten hasi zenerako.

Opera honen obertura, sarri, kontzertuko lan bezala jotzen da. Bere izaera alai, barregarri eta umoretsuak, publikoa, psikologikoki prestatzen du, opera gertatzen den girorako. Rossinik berak, oberturako musika hau, lehenagoko bi operen obertura bezala erabili zuela ezagutzen da. Baina, betirako, opera honekin lotua geratu da, bere maisu lanetako bat. Obertura, Antonio Lopez de Santa Annaren garaian, Mexikoko Armadako gerra bandaren martxa bezala ere erabili zen. Largo al factotum aria ere oso ezaguna da, Figarok kantatutakoa, eta honek, bere buruari, operan zehar ematen dion garrantzia adierazten duena.

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 195. arauaː Artelanen izenak. Musika. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  2. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy