Sexu dimorfismo

Lehoi (Panthera leo) eme eta arra, dimorfismo sexual handia dutenak.

Sexu dimorfismoa espezie bereko animalia edo landare emeak eta arrak ezaugarri morfologiko desberdinak izatean datzan fenomeno biologikoa da[1].

Maila handi edo txiki batean, espezie guztietan gertatzen da. Intsektu, armiarma, anfibio, narrasti eta hegaztien artean emeak arrak baino handiagoak dira. Ugaztunen artean, aldiz, kontrakoa da[2].

Sexu bereko espezimenek ezaugarri morfologiko ezberdinak dituztenean polimorfismo sexual du izena.

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Dimorfismo. .
  2. Lindenfors P, Gittleman JL & Jones KE, Sexual size dimorphism in mammals, : Fairbairn DJ, Blanckenhorn WU & Szekely T: Sex, size and gender roles: evolutionary studies of sexual size dimorphism (Oxford: Oxford University Press, 2007), 19-26. orr.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy