Sexu jarrera

Sexu jarrera pertsonek sexu harremanetan euren gorputzak elkartzeko duten era da. Animalietan ez bezala, gizakien artean sexu harremanak izateko xedea ez da ugalketa, plazera baizik. Ugaztunen artean, oro har, arra emearen gainean jartzen da, eta atzetik egiten du sarpena. Gizakiek, berriz, sexu jarrera anitz garatu dituzte, eta aldi bakoitzean eta zirkunstantziak kontuan harturik sexu jarrera bat edo beste aukeratuko dute. Erlijio anitzetan, plazeraren bilaketa gaitzetsi eta sexu jarrera zenbaiten praktika morala arautzen da. Beste batzuetan, berriz, sexu jarrerak maitasuna landu eta zorionera heltzeko bidea dira; adibidez, helburu hori duten 64 sexu jarrera deskribatzen dira hindu filosofian jatorri duen Kama Sutra liburuan.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in