Shakira Isabel Mebarak Ripoll (Barranquilla, Kolonbia, 1977ko otsailaren 2a ), pop-rock kantaegile, disko-ekoizle, dantzari, modelo, instrumentista, enpresaburu, aktore eta filantropoa da. Gaztelaniaz eta ingelesez abesten du. UNICEFek borondate oneko enbaxadore izendatu du. Sony Music diskoetxeak eta Billboard aldizkariak hainbatetan alditan aipatu dute Pop Latinoaren Erregina ezizenarekin.
1995ean debutatu zuen disko merkatuan, Pies Descalzos diskoarekin, Luis Fernando Ochoaren laguntzaz.[1] Album horretan nabarmentzen dira «Estoy aquí», «Donde estas corazón?» eta «Antología»; kalkulatu da 5 milioi kopia baino gehiago saldu dituela. Urteak gero, Ochoarekin lan egiten jarraitu zuen eta ¿Dónde están los ladrones? albuma plazaratu zuen (1998), bai eta 10 milioitik gora ale saldu ere. Nazioarteko arrakasta 2001ean iritsi zen Laundry Service bere albumarekin, 13 milioi album baino gehiago saldu baitzituen; soinu arabiar eta latinoen uztarketa eta nahasketa ospetsu egin zituen, eta merkatu anglosaxoiaren gailurrean jarri zuen, crossover artista lider gisa.
Shakira garai guztietako artistarik sarituenetako bat da, hainbat sari ditu, horien artean 42 Latin Billboard Music Award, 7 Billboard Music Award, 3 Grammy Sari eta 13 Latin Grammy. Hainbat Guinness World Record ere baditu eta Hollywood-eko ospearen pasealekuan izar bat ere badu.[2]
Bilboard aldizkariak bere karrera Latinoamerikako musikaren panoraman finkatuenetako bat bezala deskribatu zuen, bi aldiz (2000, 2010) hautatu zuen hamarkadako emakumezko artista latino onena, eta bere hiru single kokatu zituen Billboard-en historiako hogei garrantzitsuenen artean: «Chantaje» «La tortura» eta «Suerte»; 6., 7. eta 16. posizioetan kokatu zituen, hain zuzen.[3][4][5] Era berean, 2010eko hamarkadako kanta latino arrakastatsuenen artean, Billboarden top 50eko emakumezko artista bakarra izan zen, eta «Chantaje» 18. postuan kokatu zuen.[6] 2017aren amaieran, Shakira, Billboard Hot 100, Estatu Batuetako musika zerrenda nagusian, gaztelaniazko lau abesti sartu zituen lehen artista izan zen.[7]
2020an, Rolling Stone aldizkariak ¿Dónde están los ladrones? bere albuma garai guztietako 500 onenen artean jarri zuen, 496. postuan, zerrendako gaztelaniazko rock-album bakarra zela. Orobat, garai guztietako 50 kanta latino arrakastatsuenetatik 41. postuan kokatu zuen «Hips Don't Lie»[8][9] Shakira izan zen Billboard Hot 100 zerrendako lehen postuan abesti bat kokatu zuen Hego Amerikako lehen artista eta bakarra.
Hiru Munduko Futbol Txapelketatan jarraian kantatu duen artista bakarra da.[10]
2020ko otsailaren 2an, Shakira eta Jennifer Lopez izan ziren Super Bowl LIV-en atsedenaldiko ikuskizunean artista nagusiak, Miami Gardensen, Floridan.[11]