She etnia

She etnia (txineraz: 畲族; pinyineraz: Shē Zú), Txinako Herri Errepublikan bizi diren 56 talde etnikoetako bat da.

Azken erroldaren arabera, She etniako 709.592 pertsona bizi ziren Txinan, batez ere, Txina ekialdeko Fujian probintzian. Bertan, gutxiengorik ugariena dira. Horrez gain, Zhejiang, Anhui, Jiangxi eta Guangdong probintzietan bizi dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy