Silesia Garaia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Praděd (en) |
Mota | eskualde historiko |
Azalera | 20,373 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 50°26′N 18°02′E / 50.43°N 18.03°E |
UTC ordua | Europa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00, UTC+02:00 eta Europa Erdialdeko Udako Ordua |
Herrialdea | Txekia |
Eskualdea | Moravia-Silesia eskualdea |
Ur-gorputza | Oder |
Leku geografikoa | Silesia |
Silesia Garaia (polonieraz: Górny Śląsk; silesieraz: Gōrny Ślōnsk;[1] txekieraz: Horní Slezsko; alemanez: Oberschlesien; Silesiako alemanez: Oberschläsing; latinez: Silesia Superior) Silesia eskualde historikoaren eta geografikoaren hego-ekialdean dagoen zonaldea da. IX. mendetik Silesia Garaia, hurrenez hurren, herrialde hauetan sartuta egon da: Moravia Handia, Bohemiako Dukerria, Poloniako Erresuma, berriro Bohemia Koroaren Lurraldeak eta Germaniako Erromatar Inperio Santua; bai eta Habsburgoko Erregetza ere, 1526tik. 1742an Silesia Garaiko zatirik handiena Prusiako Erresumaren barruan sartu zen, eta 1871an Alemaniar Inperioko zati izatera pasatu zen. Poloniako Errepublika Popularraren parte izatera igaro zen 1945ean.