Sinonimoak esanahi bera edo bertsua duten hitzak dira, idazketa eta ortografia ezberdina izanik ere.
Hizkuntzalariek bereizketa hau egiten dute:
- Erabateko sinonimoak: testuinguru guztietan esanahi bera daukatenak. Adibidez, arkatz eta lapitz.
- Sinonimo partzialak: testuinguru askotan esanahi bera dutenak, baina ez beti. Adibidez, dastatu eta probatu.
- Sinonimoak dira kasu honetan:
- Piper beteak probatu ditut.
- Piper beteak dastatu ditut.
- Baina ez beste honetan:
- Kotxe berria probatu dut.
- *Kotxe berria dastatu dut.