Sintesi kimikoa da konposatu bakunetatik edo aitzindari kimikoetatik konposatu kimikoak ekoitzitzeko prozesua[1]. Bere adarrik handiena sintesi organikoa da. Izaki bizidunek ere egiten dute beren metabolismoan, hala nola proteinek[1].
Sintesi kimikoaren helburu nagusia, substantzia kimiko berriak ekoizteaz gain, lehendik ezagutzen diren substantzia naturalak sintetizatzeko metodo merkeago eta eraginkorragoak garatzea da, hala nola azido azetilsalizilikoa (sahats-hostoetan dago) edo azido askorbikoa edo C bitamina, barazki askotan modu naturalean aurkitzen direnak.
Arnasketa zelularra, animalia eta landare zelula gehienek erabiltzen duten prozesua, biomolekulak (glukosa, lipidoak, proteinak) degradatzea da beharrezkoa den energia askatu dadin, eta horrela organismoak bere bizi-funtzioak bete ditzan. Glukosaren degradazioaren bidez (glukolisia) azido pirubikoa sortzen da. Azido hori karbono dioxidoan eta uretan banatzen da, 36 ATP molekula sortuz.
Sintesi kimikoak, hala, naturalki existitzen ez diren produktuak lortzeko aukera ematen du, hala nola altzairua, plastikoak edo itsasgarriak.
Gaur egun, hamaika milioi produktu kimiko sintetiko inguru daude katalogatuta, eta, egunero, 2.000 inguru gehiago lortzen direla kalkulatzen da.
Aurrerapen zientifikoak sintesi kimikoaren tekniken garapen handia ahalbidetu du, hala nola fase solidoaren sintesia edo kimika konbinatorioa.
Hasieran, produktu horiek kasualitatez lortzen ziren, eta, gaur egun, laborategian esperimentatu aurretik, ordenagailu bidezko simulazioak egitea posible da.