Sionismo

Sionismoa judaismotik bereiztea eskatzen duten judu ortodoxoak.

Sionismoa (Sion hitzetik eratorria, Jerusalem hiriaren izen biblikoetariko bat) mugimendu nazionalista bat da. XIX. mendean sortu zen, Palestinan judu herriarentzat aberri bat eratzeko helburuarekin; izan ere, judu tradizioan, eskualde horri Israelgo Lurraldea deritzo.[1][2][3] Israelgo estatua sortu zenez geroztik, «Israelgo estatua garatzea eta babestea» aldezten du sionismoak.[4]

Sionismoa XIX. mendearen amaieran agertu zen Erdialdeko eta Ekialdeko Europan. Mugimendu antolatua zen aldetik, Theodor Herzl austro-hungariar kazetaria izan zen fundatzailea, urte haietan Europan zehar ibili zen olatu antisemitari erantzuteko. Haren adierazleetako bat Dreyfus afera izan zen. Mugimendu horren helburua Palestinara juduen emigrazioa sustatzea izan zen, eta helburu nagusia Israelgo Estatuaren sorrerarekin lortu zuen 1948an.

Sionismoa nazionalismo modernoaren fenomenorik zabalenaren adarretako bat da. Sionismoa liberazio nazionaleko mugimendu gisa definitzen da, eta haren helburua juduen autodeterminazio librea da.

  1. (Ingelesez) Safrai, Zeʾev. (2018-05-02). «The Land in Rabbinic Literature» Seeking out the Land: Land of Israel Traditions in Ancient Jewish, Christian and Samaritan Literature (200 BCE - 400 CE) (Brill): 76–203. ISBN 978-90-04-33482-3. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  2. (Ingelesez) Biger, Gideon. (2004-08-02). The Boundaries of Modern Palestine, 1840-1947. Routledge ISBN 978-1-135-76652-8. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  3. (Ingelesez) Herzl, Theodor. (1988-01-01). Judenstaat. Courier Corporation ISBN 978-0-486-25849-2. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  4. (Ingelesez) «Zionism» Oxford Advanced Learner's Dictionary.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy