Sirius

Artikulu hau izarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sirius (argipena)».
Sirius A / B

Siriusen kokalekua, Canis Maior konstelazioan
Behaketa data
Garaia J2000.0      Ekinokzioa J2000.0 (ICRS)
Konstelazioa Canis Major
Igoera zuzena 06h 45m 08.9173s
Deklinazioa −16° 42′ 58.017″
Itxurazko magnitudea (V)−1.47 (A) / 8.30 (B)
Ezaugarriak
Mota espektralaA1V (A) / DA2 (B)
U−B kolore indizea−0.05 (A) / −1.04 (B)
B−V kolore indizea0.01 (A) / −0.03 (B)
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)−7.6 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: −546.05 mas/u
Dec.: −1223.14 mas/u
Paralajea (π)379.21 ± 1.58 mas
Distantzia8,60 ± 0,04 au
(2,64 ± 0,01 pc)
Magnitude absolutua (MV)1.42 (A) / 11.18 (B)
Orbita
Kideaα CMa B
Orbita-aroa (P)50.090 ± 0.055 u
Ardatz erdihandia (a)7.50 ± 0.04"
Eszentrikotasuna (e)0.5923 ± 0.0019
Okerdura (i)136.53 ± 0.43°
Nodoaren luzera (Ω)44.57 ± 0.44°
Periastron garaia (T)1894.130 ± 0.015
Periastron argudioa (ω)
(bigarrena)
147.27 ± 0.54°
Zehaztasunak
α CMa A
Masa2.02 M
Erradioa1.711 R
Argitasuna25.4 L
Gainazaleko grabitatea (log g)4.33
Tenperatura9,940 K
Metaltasuna [Fe/H]0.50 dex
Errotazioa16 km/s
Adina2–3 × 108 urte
α CMa B
Masa0.978 M
Erradioa0.0084 ± 3% R
Argitasuna0.026 L
Gainazaleko grabitatea (log g)8.57
Tenperatura25,200 K
Beste izendapenak
System: Dog Star, Aschere, Canicula, Al Shira, Sothis, Alhabor, Mrgavyadha, Lubdhaka, Tenrōsei, α Canis Majoris (α CMa), 9 Canis Majoris (9 CMa), HD 48915, HR 2491, BD −16°1591, GCTP 1577.00 A/B, GJ 244 A/B, LHS 219, ADS 5423, LTT 2638, HIP 32349.
B: EGGR 49, WD 0642-166.
Hubble teleskopioak hartutako Sirius A-ren eta Sirius B-ren irudia. Sirius A izar handia da, eta Sirius B, txikia, nagusiaren ezkerrean dagoena.
Sirius A-ren (izar handia) eta Sirius B-ren irudikapen artistikoa

Sirius (Canis Maiorraren Alfa izenaz ere ezaguna), Lurretik ikusita, gaueko zeruko izarrik distiratsuena da, -1,46 magnitudekoa, Canis Maior konstelazioan kokatua. Haren magnitudea B bandan (iragazki urdina) -1,46 da, eta V bandan (iragazki berdea), -1,47.

Izar zuri bat da, 8,7 argi urteko distantziara dagoena: gure Eguzkitik hurbileneko bosgarren izarra. Bere abiadura erradialagatik, 7,6 km/s-ko, 27360 km/h-ko abiadan gerturatzen ari dela kalkula daiteke: hain handia den balio hau, bere mugimendu propioa eta Eguzkiaren Esne Bide inguruko mugimendu orbitalaren konbinaketagatik sortzen da.

Izar hau, izatez, elkarrekin doazen bi izarrez osatuta dago, grabitate indarragatik lotuak, espiral formako ibilbide bat deskribatuz. Izar hauen orbitan gertatzen diren perturbazio batzuk direla eta, hirugarren izar bat egon daitekeela uste da (Sirius C), gure eguzkiaren masaren %20a duena, M5-9 espektro motakoa, eta Sirius A izarraren inguruko 6 urteko orbita eliptikoa duena, eta, beraz, sistema hirukoitza osatuz. Gorputz hau oraindik ez da ikusia izan, eta eztabaida dago benetan existitzen den edo ez.

Friedrich Besselek, 1844an, Sirius eta Prozionen posizioak eta euren itxurazko noraezeko mugimendua aztertuz, Siriusen izar lagunaren orbita marraztu zuen, Sirius B edo "Zakurkumea" deitutako nano zuri bat. Siriusen lagun hori ustekabean behatu zuen 1862an Alvan Graham Clark objektibo astronomikoen egile ospetsuak, Washingtoneko Ontzi Behategirako amaitu berri zuen teleskopioa Siriuserantz zuzentzen ari zenean: aurkitu zen lehen nano zuria izan zen, bere magnitudea 8,44 da eta bere espektro mota DA.

Siriusen masa, gure eguzkiarena baino 3,5 aldiz handiagoa dela uste da, eta bere lagunarena eguzkiarenaren antzerakoa. Aldiz, Sirius B izarraren bolumena Lurrarena bezalakoa da, eguzkiarena baino 40.000 aldiz txikiagoa. Hortaz, bere dentsitatea eguzkiarena baino 40.000 aldiz handiagoa da eta hau Lurrarena baino 1,4 handiagoa denez, Siriusen lagunaren dentsitatea, 60.000 kg/dm³ko dentsitate harrigarria ematen du emaitza bezala, hau da, material honen litro bakar batek, 60.000 kiloko masa izango luke.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in