Sistema linfatiko | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | gizakiaren gorputza Zirkulazio-aparatua immunitate-sistema |
Konponenteak | linfa-hodia gongoil linfatikoa Linfa |
Identifikadoreak | |
Latinez | systema lymphoideum |
MeSH | A15.382.520 |
TA | A13.0.00.000 |
FMA | 7162 74594, 7162 |
Terminologia anatomikoa |
Sistema linfatikoa zirkulazio-aparatuaren parte da, eta honen bezala antzekoa da elkarri loturiko hodiz osatua den aldetik; hartan ez bezala, ordea, sistema linfatikoko hodiak ehunetan itsu hasten dira, eta ez dute zirkuitu jarraitu bat osatzen. Sistema linfatikoaren osagaiak hauek dira: kapilar eta hodi linfatikoak (garraioa) eta organo linfoideetan –gongoil linfatikoak, nodulu linfatikoak, timoa, barea, mukosei loturiko ehun linfoidea– antolaturiko isurkari linfatikoak; organo linfoideetan bereizten edo kontzentratzen dira infekzioak deusezteko eta immunologia erantzuna emateko zeregina betetzen duten zelulak.