Sketch

Sketch ingelesezko antzerki munduko hitza da.[1] Eszena laburra eta irrigarria adierazteko erabiltzen da. Minutu batetik hamar minutuetako luzera izan dezake. Normalean aktoreek antzeten dute eta hedabide desberdinetatik zabaldu daiteke: antzokian, irratian, telebistan, zineman, interneten. Batzutan sketch bat inprobisatua izan daiteke.

  1. Patri Urkizu: Literatura Terminoen Hiztegia, 704. or.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy