Slasher

Slasher beldurrezko eta exploitation zinemaren azpigenero bat da.[1] Ezaugarri nagusi bi ditu:[2]

  • Heldu baten gainbegiratzetik urrun dauden nerabe eta gazteak hiltzen dituen psikopata bat.
  • Askotan, biktimak sexu-harremanak izaten dituzte edo drogak hartzen dituzte.

Kritikari batzuen arabera, film hauen aurrekari nagusia Alfred Hitchcocken Psycho izan zen baina urrezko aroa 1970 eta 1980ko hamarkadetako estatubatuar zineman izan zen. Film klasikoen artean Tobe Hooperren The Texas Chain Saw Massacre (1974), John Carpenterren Halloween (1978), Victor Miller eta Sean S. Cunninghamen Friday the 13th (1980), Roger Spittswooden Terror Train (1980), Wes Cravenen A Nightmare on Elm Street (1984), Clive Barkerren Hellraiser (1987) eta Don Mancini eta Tom Hollanden Child's Play (1988) aipa ditzakegu. Cravenen Scream (1996) filmari esker, generoa berpiztu zen.[3]

  1. Clover, Carol J.. (1993). Men, Women, and Chain Saws: Gender in the Modern Horror Film. Princeton University Press ISBN 9780691006208..
  2. Harris, Mark H.. Slasher Movies 101. in: About.com..
  3. Kerswell, J.A.. (2012). The Slasher Movie Book. Chicago: Chicago Review Press, 165 or. ISBN 1556520107..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in