Sofia Karlota Hannoverkoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bad Iburg, 1668ko urriaren 30a |
Herrialdea | Brunswick-Lüneburgeko hauteslerria Prusiako Erresuma |
Heriotza | Hannover, 1705eko otsailaren 1a (36 urte) |
Hobiratze lekua | Berlingo katedrala |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Aita | Ernest Augustus, Elector of Brunswick-Lüneburg |
Ama | Sofia Palatinatukoa |
Ezkontidea(k) | Frederiko I.a Prusiakoa (1684ko irailaren 8a - |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Familia | |
Leinua | House of Hanover (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | bildumagilea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Protestantismoa |
Sofia Karlota Hannoverkoa (1668ko urriaren 30a - 1705eko otsailaren 1a) Prusiako Erresumako lehen erregina ezkontidea izan zen, Frederiko I.a Prusiakoaren emazten gisa. Ernesto Augusto Brunswick-Lüneburgekoaren eta Sofia Palatinatukoaren alaba bakarra zen. Bere anairik nagusiena Jurgi I.a Erresuma Batukoa izan zen.
Gaztea zelarik bere amarekin joan zen Frantzia bisitatzera, bertan Luis XIV.a Frantziakoarekin ezkondu nahi zutelako, baina hau Maria Ana Bavierakoarekin ezkondu zen. Sofia Karlota Frederiko I.arekin ezkondu zuten eta, horrela, Prusiako erregina ezkontide izendatu.
Bere amaren lagun handia zen Gottfried Leibnizekin gutun trukea egin zuen. Kultura handiko emakumea, alemanez gain, frantsea, ingelesa eta italiera hitz egiten zituen. 1696an Charlottenburgeko Jauregia eraikitzea eskatu zion Arnold Nehringi. Bertara joan zen bizitzera, gorte propioarekin, senarraz independiente. Filosofo eta zientzialariz inguratuta, Prusiako Akademiako Zientzia Fundazioa bultzatu zuen.