Software ingeniaritza

Software-ingeniaritza konputazio-zientzien adarretako bat da, eta software fidagarria eta kalitatezkoa sortzea aztertzen du, ingeniaritzako metodoetan eta tekniketan oinarrituta, eta eragiketa- eta mantentze-euskarriak  eskainiz. Software-ingeniaritzaren azterketa-eremuak konputazio-zientziak, zientzia aplikatuak eta ingeniaritzaren euskarri diren oinarrizko zientziak biltzen ditu[1].

Softwarea sortzeko prozesua berez sortzailea da eta softwarearen ingeniaritza prozesu hori sistematizatzen saiatzen da. Helburua lortzeko porrot-arriskua mugatzeko, aurreko esperientzian oinarrituta, egokiak direla frogatu diren hainbat teknika erabiltzen dira.

Software-ingeniaritza softwareari aplikatutako ingeniaritzatzat har daiteke, hau da, bitarteko sistematizatuen bidez eta aurrez ezarritako tresnen bidez, horiek ahalik eta modu eraginkorrenean aplikatzea emaitza optimoak lortzeko; ingeniaritzak beti bilatzen ditu helburu horiek. Helburua ez da problemak ebaztea bakarrik, baizik eta soluzio desberdinak kontuan hartuta, egokiena aukeratzea.

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy