Soinu-banda

16 mm-ko filma, eskuinaldean soinu-banda "aldakorra" duena

Soinu-banda film bateko soinuaren atala da, dela musika, dela elkarrizketak. Hala ere, bereziki filma girotzeko baliatzen den musika-zatiari deritzo, aurrez nahiz filmerako espresuki konposaturikoa. Musika hau, zuzendariak aukeratu dezake, jada existitzen diren abestien artean edo proiekturako konposatutakoak. Haien proposamena, soinuaren bidez irudia transmititu nahi duena indartzea da.

Herrialde baten jaiotza” (1915), D.W. Griffith-ek zuzendua, soinu-banda izan zuen lehen filma da. Harentzako partitura espezifiko bat idatzi zen, eta gainerako soinu-banda konposizio herrikoiez eta gai klasikoez osatu zen.

Zinemaren historioan zehar, hainbat pelikulen soinu-banda, filma bezain arrakastatzuak bihurtu dira, adibidez: “Titanic”, “Rocky”, “The Bodyguard” edo “Grease”.

Soinu-banda hauek, izugarrizko musikagile askorengatik lortu dira: John Williams, Ennio Morricone edo Bernard Herman adibidez.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy