Soiuz | |
---|---|
crewed spacecraft (en) eta Espazio kapsula | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | RKK Energia |
Jatorrizko herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna eta Errusia |
Historia | |
Kudeatzailea | Sobietar Batasuneko espazio programa eta Errusiako Espazio Agentzia Federala |
Soiuz[1] (errusieraz: Союз, "batasuna") Sobietar Batasunak eraikitako espazio-ontzia da.
Soiuz espazio-ontzia Sobietar Batasun ohiaren Soiuz espazio-programaren parte den tripulatutako espazio-ontzien modeloa da. Soiuz espazio-ontziak, gehienez, hiru kideko eskifaia eraman dezake, eta Soiuz abiarazte-ibilgailuak jaurtitzen du. Abiarazte-ibilgailu hori Soiuz programatik kanpoko hainbat misio espaziora bidaltzeko erabili da, besteak beste, Europako Espazio Agentziaren (ESA) misio zientifikoak (esaterako, Mars Express zunda 2003an).
1967an jaurti zen espaziora lehenengo aldiz, eta hiru kosmonauta eramateko gaitasuna zuen. Soiuz espazio-ontzia hiru ataletan bereiz daiteke:
Soiuz espazio-ontziak hainbat aldaketa jasan ditu urteen poderioz (informatizazioaren eraginez, adibidez), baina orain arte gehien iraun duen espazio-ontzia da.