Soiuz

Soiuz
crewed spacecraft (en) Itzuli eta Espazio kapsula
Fabrikazioa
FabrikatzaileaRKK Energia
Jatorrizko herrialdeaSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna eta Errusia
Historia
KudeatzaileaSobietar Batasuneko espazio programa eta Errusiako Espazio Agentzia Federala
Soiuz kapsula errusiarra espazioan.

Soiuz[1] (errusieraz: Союз, "batasuna") Sobietar Batasunak eraikitako espazio-ontzia da.

Soiuz espazio-ontzia Sobietar Batasun ohiaren Soiuz espazio-programaren parte den tripulatutako espazio-ontzien modeloa da. Soiuz espazio-ontziak, gehienez, hiru kideko eskifaia eraman dezake, eta Soiuz abiarazte-ibilgailuak jaurtitzen du. Abiarazte-ibilgailu hori Soiuz programatik kanpoko hainbat misio espaziora bidaltzeko erabili da, besteak beste, Europako Espazio Agentziaren (ESA) misio zientifikoak (esaterako, Mars Express zunda 2003an).

1967an jaurti zen espaziora lehenengo aldiz, eta hiru kosmonauta eramateko gaitasuna zuen. Soiuz espazio-ontzia hiru ataletan bereiz daiteke:

  • Esperimentuak egiteko gunea (goiko partea).
  • Kosmonautak egoten diren lekua (erdiko partea) eta lurrera itzultzeko balio duen modulu edo kapsula.
  • Bidaiariak bizirik irauteko, propultsioa (maniobratzeko) eta bestelako oinarrizko sistemak dituen azken modulua, eguzki plakak alboetara dituena.

Soiuz espazio-ontziak hainbat aldaketa jasan ditu urteen poderioz (informatizazioaren eraginez, adibidez), baina orain arte gehien iraun duen espazio-ontzia da.

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy