Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Sortu | |
---|---|
Bozeramailea | Sonia Jacinto Miren Zabaleta Arkaitz Rodriguez |
Idazkari nagusia | Arkaitz Rodriguez |
Sorrera | 2011ko otsailaren 9a |
Egoitza nagusia | Donostia[1] |
Ideologia politikoa | Sozialismoa, independentismoa, XXI. mendeko sozialismoa, ezker abertzalea, internazionalismoa |
Eserlekuak erakundeetan | Eusko Legebiltzarra 4 / 75 Nafarroako Parlamentua 4 / 50 Espainiako Diputatuen Kongresua 1 / 350 Espainiako Senatua 1 / 265 |
sortu.eus |
Sortu ezker abertzaleak 2011ko otsailaren 7an aurkezturiko alderdi politikoa da. Rufi Etxeberria eta Iñigo Iruin ditu ordezkari.
Alderdiaren estatutuak 2011ko otsailaren 7an aurkeztu ziren, erakundearen izena eta logoa otsailaren 8an eta azkenik, alderdiaren erregistratzea Espainiako Barne Ministerioan otsailaren 9an egin zuten.
Estatuaren Abokatuak eta Fiskaltzak hala eskatuta, Espainiako Auzitegi Gorenak hura erregistratzearen aurka egin zuen martxoaren 23an, ez ordea ahobatez, hamasei magistratutik zazpik aldeko botoa eman baitzuten.[2][3] 2012ko ekainaren 20ean Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Sorturen legeztatzea baieztatu zuen, 11 epailetako seik aldeko botoa emanda.[4]