Spaghetti western

Filma dekoratu bat Almerian

Western europarra, spaghetti western izenaz ere ezagunagoa, Western zinema generoaren azpigenero berezi bat da. 1960 eta 1970eko hamarkadetan modan egon zen, spaghetti westerna jada gainbehera zihoan arren. Film horietako gehienak konpainia italiar eta espainiarrek ekoitzi zituztenez, generoak laster jaso zuen spaghetti western izena (italo-western ingelesez) edo txorixo western, film espainiarrak zirenean. Gehienak, Espainiako Almerian filmatu ziren. Ospetsua da Tabernaseko Basamortua, bertan ondu baitziren azpigenero horretako film handi asko.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy