Spartacus 1960ko film epikoa da, Stanley Kubrick estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. Dalton Trumbok idatzi zuen gidoia, Howard Fasten izen bereko eleberrian oinarriturik. Izar nagusia Kirk Douglas izan zuen, Laurence Olivierrek Marcus Licinius Crassus bere etsaia antzeztuz. Guztira, lau Oscar irabazi zituen.
Douglasek grabaketaren lehenengo astean Kubrick aukeratu zuen Anthony Mann ordezkatzeko[1], Kubrickek kontrol artistiko osoa ez zuen film bakarra izanik. Arrakasta itzela izan zuen, Universal Studiosen historian diru gehien bildutako filmea bilakatuz. Hamarkada bat iraun zuen lehen postuan, Airport (1970) filma gailendu zitzaion arte.[2]