Stalingradeko Gudua | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerra | |||
Ekialdeko Frontea | |||
Sobietar gudariak, alemaniarren erasoaren zain, Stalingraden ingurumarietan | |||
Data | 1942ko abuztuaren 23a - 1943ko otsailaren 2a | ||
Lekua | Stalingrad | ||
Koordenatuak | 48°42′00″N 44°31′00″E / 48.7°N 44.516666666667°E | ||
Emaitza | Armada Gorriak Stalingrad hirian Ardatzaren indarrak inguratu eta setiatu zituen, eta erresistentzia poltsak erabat suntsitu. Ondorioz, Aliatuen aldeko joera hartu zuen Bigarren Mundu Gerrak. | ||
Lurralde-aldaketak | Sobietar Batasuna | ||
Gudulariak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Stalingradeko Gudua Bigarren Mundu Gerrako gudualdi garrantzitsua izan zen, Stalingraden gertatua, gaur egungo Volgograden, Alemania eta haren aliatuen eta Sobietar Batasunaren artean. Gudua 1942ko abuztuaren 21ean hasi zen, eta 1943ko otsailaren 2an amaitu. Emaitza porrot handia izan zen Alemaniarentzat, eta ezinezko egin zuen herrialde hark Ekialdeko frontean irabaztea.[4] Gudu hark buelta eman zion gerraren joerari: ordu arte Ardatzaren alde joan zen gerra; geroztik, Aliatuen alde.[5] Garai hartako hainbatek Europar zibilizazioaren salbaziotzat jo zuten Stalingradeko garaipena.[6]
Hilak guztira 1,5 miloi izan zirenez, zenbaitek historia osoan hildako gehien eragin zuen gudutzat jo dute, baina kontuan izan behar da Leningradeko setioan zenbait iturriren arabera 4.500.000 gizabanako hil zirela[7] (beste zenbait iturriren arabera, 1.117.000[8][9]); haietatik gehienak, goseak jota hildako zibilak.
Stalingradeko guduaren ondorioz, Ardatzeko armadek 850.000 inguru gudari galdu zituzten, eta arma nahiz hornigai andana ere galdu zuten. Alemaniak eta haren aliatuek galera horien hutsuneak ezin izan zituzten berriro bete, eta, azkenean, Ekialdeko Europatik atzera egin behar izan zuten, 1943-1944ko borroken ondoren batik bat. Sobietarrek, gudari asko galdu arren, Stalingradeko garaipenari esker, Sobietar Batasuna askatzen hasteko aukera izan zuten, eta 1945ean Hirugarren Reicharen gaineko erabateko garaipena lortuko zuten beren aliatuekin batera.