Gordon Matthew Thomas Sumner, ezagunagoa Sting ezizenaz (euskaraz "ezten"), (Wallsend, Newcastle hiritik hurbil, Ingalaterra, 1951ko urriaren 2a -) britainiar musikaria da. Lehenbizi baxu-jotzaile gisa eta gerora The Police taldeko ahotsa izan zen.
The Police taldeko kide eta abeslari gisa Stingek 100 milioi bilduma baino gehiago saldu ditu, bere lanarengatik hamasei Grammy Sari irabazi ditu, 1981ean Rock Instrumentalako Abeslari onenaren saria bereganatu zuelarik, gainera Abesti Onenaren Oscar Sarirako izendatua ere egona da.