Suddenly, Last Summer (euskaraz Bapatean, Azken Uda) 1959ko Joseph L. Mankiewicz estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Tennessee Williams idazlearen Suddenly, Last Summer antzezlanean oinarritua dago. Bertan, Elizabeth Taylor, Katharine Hepburn eta Montgomery Clift aktoreek antzeztu zuten.
Filmak 3 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria birritan (Elizabeth Taylor eta Katharine Hepburn) eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Oliver Messel, William Kellner eta Scott Slimon).